Frankismoaren biktimen inguruko 200 bideo gehiago ipini ditu ikusgai Durango 1936 elkarteak

Markel Onaindia 2018ko urt. 30a, 12:48

Urtero hamar elkarrizketa editatu eta horien bideoak sarera igotzeko konpromisoa hartua du memoria historikoa lantzen duen elkarteak, eta 2017an igotakoen berri eman du orain. Hamar grabazio horiek 200 zatitan banatu dituzte, gaika, ikusterrezago izateko. Gaur egun, guztira, 1099 bideo daude elkartearen webgunean

Hauetxek dira bideoetako protagonistak: Maria Esperanza Igarza Zubiate elorriarra, Florencio Ugalde Agirre zornotzarra, Iñigo Mendibil Arando atxondarra, Kristina Mardaras Sedrun iurretarra, Feliciana Markoida Olaetxea atxondarra, Maria Ines Etxebarria Urtiaga berriztarra, Gregorio Milicua Isundegi  berriztarra, Iñaki Gorritxategi Alberdi berriztarra, Jabier Urkijo Juaristi berriztarra eta Jesus Agirre Zabala  berriztarra. Batzuek euren zuzeneko testigantzak kontatzen dituzte; Elorrioko La Parra tabernakoa zen Maria Esperanza Igarzak, esaterako, herriko bonbardaketa bizi izan zuen, eta bere familian errepresio ugari jasan zuten. Maria Ines Etxebarria, ostera, Felipe Urtiaga Berrizko alkate fusilkatuaren iloba da. 

Durango 1936 elkarteak, lan hau egiteko udalak emandako laguntza eskertu gura izan du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!