Mila Madariaga hil da, Iurretako Goiuria ikastolan eta Maiztegi eskolan andereño izandakoa

Markel Onaindia 2019ko urt. 10a, 10:35

Gaixotasun baten ondorioz hil da Mila Madariaga Irastorza, 68 urte zituela. Iurretan estimu handiz gogoratzen dute, belaunaldi askoren andereño izan baitzen Goiuria ikastolan eta Maiztegi eskolan.

Lazkaon jaio zen Madariaga, eta Iurretan irakasle ibili zen sasoian herrian bertan ere bizi izan zen. Ostean, Bergara izan du bizileku. Goiuria ikastolako lehen andereño tituluduna izan zen, eta gurasoek Maiztegi eskolarako pausoa eman zutenean bera ere ikastetxe horretara joan zen. Gero Soraluzen lortu zuen plaza, eta hantxe ibili zen lanean jubilatu arte.  

Iaz, justu, 50 urte bete ziren Iurretako Goiuria ikastola sortu zenetik.  

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!