Goiuria ikastola sortu zenetik 50 urte bete dira

Markel Onaindia 2018ko urr. 21a, 11:30

1968ko urrian Goiuria ikastola sortu zuten Iurretan. Gerediaga elkartearen eta Julen Kaltzadaren babesa eduki zuten, Jon Irazabalek kontatzen duenez. Julian Berriozabalgoitiak utzitako lokal batean hasi zuten ibilbidea.

Lehen andereñoa Ana Mari Berriozabalgoitia izan zen, eta Maribi Jaio eta Montse Sarriugarte ere batu ziren gerora. 1971n pisu bat erosi zuten Gereño anaien laguntzagaz, eta, txiki geratuta, 1973n lokal bat, egun Goiuria kulturgunea dena. Mila Madariaga izan zen lehen andereño tituluduna. 1981era arteko bidean, Mariasun Onandia eta Kristina Urrutia ere izan ziren irakasle. Urte hartan, sare publikoaren alde egin eta Maiztegigaz batu ziren gurasoak.

Gero, ikastolako lokala herriko elkarteen bilgune izan zen urte luzez, eta 2002tik udalak gestionatzen du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!