Ander Añibarro Jaurlaritzako Gazteria zuzendaria, Itziar Irazabal Gerediaga elkarteko kidea, Raul Noblecilla Limako Euskal Etxeko presidentea, Jon Guarrotxena Euskal Etxeko historiagilea, eta Gladys Fu bere emaztea izan ziren ekitaldian. Gainera, han lan boluntarioetan dauden euskaldun batzuk eta turista batzuk ere gehitu ziren iurretarrari omen egitera.
Orobiogoitia gazte zela joan zen Perura, 11 urtegaz umezurtz geratu eta gero. XVIII. mendean Peruko merkataritza eta ekonomia euskaldunen kontrolpean zegoen, eta hori izan ei zen hara joateko motiboa. Merkatari izan zen han. Lortutako diruagaz, 1801ean sortutako Iurretako lehen letren eskola bultzatu zuen.