June Arbeo Espainiako txapeldun 3.000 metroko oztopo proban

Joseba Derteano 2018ko eka. 25a, 10:04

20 urtez azpiko Espainiako txapelketa irabazi du Murtzian.

June Arbeok (Iurreta, 1999) goitik behera agindu zuen 3.000 metroko oztopo proban. Helmugatik 1.700 metrora buruan jarri zen eta inork ezin izan zuen bere erritmoa jarraitu. Durangaldea Running taldeko korrikalariak, 10.45.77-ko denboragaz, 11 segundoko aldea atera zion bigarrenari.

Uztailean 20 urtez azpiko munduko txapelketa izango da Finlandian eta hautatzaileak asteon erabakiko du selekzioa nortzuk osatuko duten. Atletismoaren nazioarteko federazioak eskatzen duen gutxiengo denbora lortuta, Arbeok selekzioko partaide izateko aukerak ditu.

Uxue Zuazua eta Aitana Merino

Durangaldena bizi diren beste atleta bik lehiatu zuten Murtzian, biak Bidezabal klubekoak. Uxue Zuazua 10. Tokian sailkatu zen 3.000 mteroko oztopo proban eta Aita Merinok 14. amaitu zuen 1.500 metrotan.

June Arbeo eta bere entrenatzaile David Garcia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!