Bidezabal atletismo taldea da probaren antolatzailea, eta hari ere zuzendu zaio alderdia. Egiten duen lana eskertu dio, baina Espainiako txapelketarik berriz ez ekartzea eskatu dio, "iurretar askoren sentsibilitatea mindu" delako.
Espainiako txapelketan eta selekzioen gainetik, zazpi herrialdeetako Euskal Selekzioaren alde agertu da Iurretako EH Bildu. Norabide horretan, "Euskal Herriaren eraikuntzan denok batera lan egitera" animatu ditu udala eta herritarrak.