"Kamera busti izan zait, eta ni ere goitik behera busti naiz, baina berdin-berdin joan naiz argazkiak ateratzera"

Aritz Maldonado 2018ko api. 6a, 13:25

Txaro Ortiz de Zarate iurretarrak EITBko eguraldia tartera argazkiak bidaltzen jarduten du.

Zelan konpondu zara negu honetan argazkiak ateratzera joateko?
Nahiko ondo, egia esateko. Kamera busti izan zait, eta ni ere goitik behera busti naiz, baina berdin-berdin joan naiz argazkiak ateratzera.

Eta argazkiak ateratzeko?
Hor gaitzago eduki dut. Argazkiak ateratzerakoan argia oso garrantzitsua da, eta  euriak ez du bereziki laguntzen horretarako. Egia esateko, asko eragin didate aurtengo euriteek. Horrez gainera, ikuspena ere asko baldintzatzen du, baina, aldi berean, argazki ezberdinak ateratzeko baliagarria da, baita ere. Eta kopuruari ere eragiten dio: ateratzen diren argazki guztietatik gutxiago dira erabiligarriago direnak.

Aspalditik ikusten ditugu zure argazkiak EITBko eguraldi tartean. Noiztik zabiltza argazkiak ateratzen?
Jubilatu eta gero hasi naiz, batez ere, argazkiak ateratzen; eta eguraldi tartera bidaltzen, 2013az geroztik, gutxi gorabehera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!