2016ko apirilaren 7an Oviedon hildako suhiltzailearen omenez kontzentrazioa egingo dute gaur espainiar estatuko hainbat suhiltzailek. Tartean, Iurretako suhiltzaileek. Eloy Palacio 2016an hil zen lanean zebilela. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, sententziak Palaciok 'zuhurtziagabekeria ausartegia' izan zuela adierazi du, eta hori salatzeko egingo dute kontzentrazioa.