2016ko apirilaren 7an Oviedon hildako suhiltzailearen omenez kontzentrazioa egingo dute gaur espainiar estatuko hainbat suhiltzailek. Tartean, Iurretako suhiltzaileek. 'Denok gara Eloy' lemapean 16:30ean suhiltzaile-etxeko sirenak joko dituztela jakitera eman dute.
Eloy Palacio 2016ko apirilaren 7an hil zen lanean zebilela. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, sententziak Palaciok 'zuhurtziagabekeria ausartegia' izan zuela adierazi du, eta hori salatzeko egingo dute kontzentrazioa.