Zaldi gainean aurkeztu dituzte Iurretako txirrindulari taldeak

Joseba Derteano 2018ko mar. 2a, 20:26

Iaz Durangoko izotz pista aukeratu zuten aurkezpena egiteko. Aurten zaldi gainean heldu dira Iurretara.

Hiru talde aurkeztu dituzte: kadete eta gazte mailetako CAF Turnkey Engineering eta elite-23 urtez azpiko Glas Smurfit taldeak. Denen artean 22 txirrindulari dituzte, iazko kopuru berdina. Horietatik zazpi euskaldunak dira eta ez dago Durangaldeko txirrindularirik.

Talde nagusia inoiz izan duten gazteena da. Pilar Nuñez ez beste guztiak 23 urtez azpikoak dira. Euskaldun Torneoa, Espainiako Kopa, Frantziako Kopako proba bi eta Herbehereetako klasiko bat lehiatuko dituzte, besteak beste. Euskaldun Torneoa bihar hasiko dute, Otxandion.

Kadeteetan, Valladolidekoa den Jimena de Roa txirrindulariak brontzea irabazi du aurten pistako Espainiako txapelketan. Euskaldun Torneoa eta Espainiako Kopa dira euren hitzordurik nagusienak.

Juniorren taldekoa da egutegirik "anbiziotsuena" Agus Ruiz zuzendariaren esaten. Besteak beste, Nazioen Kopako hiru lasterketetan parte hartuko dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!