Zaldai mendi taldeak bigarren mendi erronka abiatu du

Joseba Derteano 2018ko urt. 23a, 10:45

Iazko lehenengo aldiko arrakasta ikusita jarraipena ematea erabaki dute.

Mendizaletasuna bultzatzea eta, bide batez, Euskal Herriko zein Pirinioetako mendiak ezagutzera ematea da erronkaren helburua.

Bederatzi hilabeteko tartean, zerrenda batetako Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi kopuru bat igo beharko da gutxienez. Egun bakarrean mendi tontor bat igo ahalko da bakarrik. 0-10 urte bitartekoek, bost mendi igo behar dituzte, gutxienez hiru herrialdetakoak izan behar direnak. Hauen kasuan, antolakuntzak aurkeztutako zerrendatik kanpoko Euskal Herriko buzoidun edozein mendik ere balio izango du erronka burutzeko. 18 urtetik beherakoek, zerrendako bost mendi eta gutxienez hiru herrialdetakoak igo beharko dituzte. 18 urtetik gorakoek, aldiz, zerrendako hamar mendi eta gutxienez bost herrialdetakoak igo behar dituzte. Azaroaren 30era artekoa da erronka amaitzeko epea.

Erronkarako izen emateko www.zaldaimenditaldea.org web gunean sortutako galdetegia beteta egin daiteke. Sare sozialetarako traola bat ere sortu dute: #zaldaimendierronka2018.

Erronka bukatzea lortzen duten guztiek sari bat jasoko dute abenduan ospatuko den II. Mendi Astearen barruan.

Hauek dira erronkarako hautatu dituzten tontorrak:

Bizkaia: Ganekogorta/Belaute, Aldamin, Mugarra, Urregarai, Gallanda.

Gipuzkoa: Buetraitz, Irimo, Erlo, Adarra, Uarrain.

Araba: Txarlazo, Baio, Oriol, Malkorra, Joar.

Nafarroa: Sollazbizkargaina/Intzako dorrea, Bargagain, Putarri, Ezkaurre, Urkulu.

Iparraldea: Okabe, Arxuria/Peñaplata, Buztanzelhai, Lakhura, Jara.

Pirinioak: Bisaurin, Castillo de Acher, Auñamendi, Anayet, Poset.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!