Igeriketa saiotik 35. postuan irten da ordubete eta lau minutuko lanaren ostean. Bizikletako 180 kilometroak 05.19.03-an amaitu ditu. Korrikako 42 kilometroetan eman du mailarik onena: 03.15.57. WPRO mailako emakumeen artean 11. denborarik onena egin du tarte horretan. Azkenean, denbora denak gehituta, 22. postuan amaitu du Konan (Hawaii) jokatu den Munduko Ironman Txapelketa.
Emakumeen proba Daniel Ryf-ek irabazi du: 08.50.47. Suitzarra hirugarren urtez jarraian nagusitu da munduko txapelketan. Gizonetan Patrick Lange izan da azkarrena: 08.01.40. Eneko Llanos gasteiztarrak 24. postuan amaitu du: 08.40.52.