Kristina Mardaras: "Alarde parekideak gero eta babes handiago dauka"

Jone Guenetxea 2017ko ira. 8a, 22:39

Marije Berrotaranek Jaizkibel konpainian 20 urteotan jantzi duen zapia eman dio Kristina Mardarasi. Alardearen lekuko izan da gaur bertsolari iurretarra, eta egun berezi honetan bat egin dute. "Alardea ikustea oso esperientzia polita izan da. Negarranpuluren bat bota dut".

Alarde parekidearen alde dagoen Jaizkibel Konpainiak Berdintasun Saria eman die emakume bertsolariei aurten. Kristina Mardaras iurretarrak beste bertsolari batzuekin batera sari hori jaso zuen joan zen zapatuan, Hondarribian. Errekonozimenduaren aurrean, alardea ikustera joateko gogoa piztu zaio Mardarasi. Goizeko lehen orduan kalean zen ospakizunaren lekuko.

Baina, ospakizuna aldarrikapen bilakatu da azken 20 urteotan Hondarribian. Jaizkibel alarde parekidearen aldeko konpainiak hamarkada bi daramatza txistu eta plastiko beltz artean desfilatzen. Iurretarrak dioenez, "aurreko urteetan baino plastiko txikiagoa ikusi dugu. Kale Nagusian plastikodunak gerriraino bakarrik estali dira". Mardarasen ustez, alarde parekideak "gero eta babes handiagoa" dauka . 

Goizean, Mardarasek Marije Berrotaranekin bat egin du. Berrotaranek 20 urte daramatza Jaizkibel konpainian desfilatzen. Bi hamarkada hauetan erabilitako zapia oparitu dio iurretarrari. "Ezagun eta bidegile" direla azpimarratu du iurretarrak

 

Mardaras mugak apurtzen

Kristina Mardarasek badaki berdintasunaren bidean mugak apurtzea zenbat kostatzen den. Bertsolaritza modernoaren aroan erreferentzia bat da Mardaras, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen lehen emakumea izan baitzen, 1986an. Aurretik, plazarik plaza ezagun egin zen bertsolaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!