Gurutze Fradesek hamabigarren tokian amaitu du munduko triatloi txapelketa

Joseba Derteano 2017ko abu. 28a, 12:26

Igeriketako tartetik 17. postuan irten da. Bizikletan eta korrika bost triatleta aurreratu ditu.

Kanadan distantzia luzeko munduko triatloi txapelketak jokatu dituzte. Bart emakumeen proba lehiatu zuten eta Gurutze Frades iurretarrak 12. tokian amaitu zuen. Uretako 3.000 metroak 17. postuan amaitu zituen eta, ohi moduan, hainbat postu aurreratu zituen bizikletan eta korrika 12. tokian amaitzeko.

Munduko bosgarren txapelketa zuen. Aurreko lauretan hamar onenen artean sailkatzea lortu zuen: bederatzigarren 2012an eta 2014an, zazpigarren 2013an eta laugarren 2015ean. Orain urriaren 14an Konan (Hawaii) jokatuko den munduko ironman txapelketarako prestakuntzan zentratuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!