Bikandik irabazi du jende ugari batu duen desafioa

Markel Onaindia 2017ko eka. 4a, 18:54

Argazkia: Unai Etxeita

Iurretako plazatik Goiurira korrika igo, eta han aizkoran aritzeko desafioa egina zuten atzorako Eneko Bikandi iurretarrak eta Mikelats Goiria durangarrak. Estu-estu joan zen amaiera arte, eta azkenean iurretarrak poltsikoratu zituen jokoan zeuden 600 euroak.

Jende ugari bertaratu zen, desafioaren pikeak ziztatuta. Emozioz eta tentsioz betetako erronka eskaini zuten gazte biek, eguraldi txarrak lagundu ez arren. Iurretan apustuak egiteko ohitura hartuta daude; izan ere, martxoan ere desafioa egin zuten Aritz Baraiazarrak eta Xabier Olaskoagak.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!