Joan zen barikuan Iurretako Maspe inguruko txabola batek su hartu zuen. Sua arin zabaldu zen eta bertan zegoen 52 urteko gizonezkoak erredurak jasan zituen. Ertzainek 100 butano bonbona aurkitu zituzten eta hainbat lehertu egin ziren berotasunaren ondorioz. Zauritua ospitalera eraman zuten, bere pertenentzia batzuk gainean hartuta. Ezustean, horien artean 4,5 kilo metanfetamina, ‘speed’, aurkitu zituzten, eta baita 2.000 euro ere. Harrezkero gizonezko hori ikertzen ari dira ustezko droga trafikoagatik.