Etxebako bat larri zauritu da Iurretan, bere txabolak su hartu duenean

Ibaizabal erreka alboko txabola batean hasi da sua. Etxebako bat bizi zen bertan, eta zauritu egin da. Anbulantzian artatu eta Gurutzetako ospitalera eraman dute erredura larriekin. Txabolan gas bonbonak ere egon dira eta eztandak sortu dira. Sutea kontrolatzea lortu dute suhiltzaileek.

Sua, kea eta zarata handiak sortu ditu suteak. Suhiltzaileak, udaltzainak eta Ertzaintza bertaratu dira.

Poliziak ingurua aztertzen dabiltza. Euren arabera, nitrogeno botila batzuk dira lehertu direnak. Etxebakoa, gutxienez 2 urtez bertan bizi zen durangar bat da.

 

 

 

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.