Kirolariaren Twitter kontuan korrika egiten zebilen bitartean mezu hau jarri dute: "Lurrera ez jausteko ahaleginean. Bi aldiz gehiago egin du botaka. Hutsik doa". Azkenean, 33. postuan bukatu du proba. Frades helmugara heltzean ondorengo mezuarekin laburbildu dute sare sozialetan 10 orduan Konan bizitakoa. "Ez gustatuko litzaigukeen moduan, baina gaur momentu txarrei zelan aurre egin erakusten duen lezioa eman du". Sufrimenduari aurre eginez, Fradesek burdinazko emakumea dela erakutsi du, beste behin ere.
Ondorengo denbora behar izan du Fradesek Konako Iromanean:
Igeri: 1:02:48
Bizikletan: 5:25:31
Korrika: 3:45:11