Espainiako federazioari UCIk gutun batean azaldu dionez, datorren urtean 30 urte beteko dituen lasterketak ez du tokirik izango Women World Tourrean (WWT). Hala ere, 2018ra begira, aukerak izan ditzazketela adierazi die antolatzaileek.
"Iraindu gaituztela dirudi, egutegian sartu ez eta gure lasterketaren egunetan egun bateko lasterketa bat sartu dute", adierazi du Emakumeen Bira ZKE-ko Agus Ruizek. 2017an 30 urte beteko dituen lasterketaren egun zehatzak zeintzuk izango diren aste biren buruan adieraziko dizkietela aitortu du Ruizek.