Espainiako federazioak esku hartu du Emakumeen Biraren auzian

Maialen Zuazubiskar 2016ko urr. 19a, 11:00

Espainiako federazioa UCIgaz harremanetan jarri da 2017an Emakumeen Bira antolatzeko.

Emakumeen Bira galtzeko zorian egon den arren, dena galduta ez dagoela adierazi du Emakumeen Bira ZKE-ko Agus Ruizek. Sare sozialetan jakitera eman duenez, azken egunotan, Espainiako Federazioa UCIgaz harremanetan jarri da, data egoki bat (apirila, maiatza edo ekaina) onar dezaten eta Euskal Herrian jokatzen den lasterketa, Emakumeen Bira, Women World Tourrean sar dezaten.

Emakumeen Bira ZKE-ko kideak onartu du, momentu honetan lasterketa "ez atzera ez aurrera" dagoela.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!