Matienan desagertutako emakumearen gorpua aurkitu dute Iurretan, Ibaizabal errekan

Anboto 2016ko mar. 20a, 15:49

Ertzaintzak baieztatu duenez, joan zen astean Matienan desagertu zen emakumea da Iurretako errekan hilik aurkitu dutena. Gaur eguerdiko 13:30ean, Bizkaiko irratizale elkarte bateko bolondresek Matienan desagertutako emakumearen bila zebiltzala gorpu bat aurkitu dute Ibaizabal errekan. Iurretako parkinaren atzeko aldean emakume baten gorpua aurkitu dute, eta Ertzainak eta suhiltzaileak berehala bertaratu dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!