Emakumeen Bira

Clara Campoamor emakumeen elkarteak elkartasuna erakutsi die Birako antolatzaileei

Anboto 2016ko ots. 16a, 18:28
Azkenean ez erabiltzea erabaki duten irudia.

Clara Campoamor emakumeen elkarteko presidente Blanca Estrella Ruiz-en ustez, azkenean kentzea erabaki duten irudia “ederra eta estetikoa” zen eta “oso ondo islatzen zuen txirrindularitza mundua”.

Clara Campoamor emakumeen taldeko presidenteak elkartasun gutuna idatzi dio Bira antolatzen duen Emakume Bira Ziklismo Kirol Elkarteko Agus Ruizi. Honek gutuna publiko egin du elkarteko presidentearen onespenarekin. Azken egunetan elkartean bertan gaiari buruz berbetan aritu direla dio Blanca Estrella Ruiz Ungok eta gutunean bere iritzia eta elkarteko beste emakume batzuena batu dituela. Birako antolatzaileek azkenean aldatzea erabaki duten irudia “ederra” dela dio eta “oso ondo islatzen zuen txirrindularitza mundua”.

“Contadorrek besoak jasota eta musuak bidaltzen helmuga zeharkatzen duenean asaldatu egiten al gara, akaso?”, galdetzen du honako arrazoibidera heltzeko: “Bere burua feministatzat duen elkarte bat sekula ez dut entzun baieztatzen publikora musuak bidaltzen dituen etapa irabazle bat eta bere jarraitzaileak sexista moduan kalifikatu daitezkeenik. Beraz, ondorioztatu dezakegu musuak bidaltzen dituena gizonezkoa bada ez dela ezer gertatzen. Aitzitik, zaleak kariñoz agurtzen dituena emakumea bada, irudia sexista da. Nire ustez hori bai dela sexismoa”.

Frankismo sasoian egurra hartuta eta jazarpen politikoa pairatuta emakumeen aldeko borroka zer den badakiela gogoratu ondoren polemika eragin duen irudia defendatzen jarraitzen du: “Estetikoa da, parte hartzeko gonbita luzatzen duena. Txirrindularitza zerbait ederra moduan erakusten du eta ez denok gogorra dela dakigun kirol lez bakarrik”. Horregatik, “elkartasuna” erakusten dio Agus Ruizi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!