Emakumeen Bira

Emakumeen Bira iragarriko duen argazki berria aukeratu dute

Anboto 2016ko ots. 15a, 11:56

Joan zen asteko polemikaren ostean, Bira iragartzeko pentsatuta zuten argazkia erretiratu eta berri honengatik ordezkatu dute.

Iurretako Anderebide elkartekoei “sexista” iruditzen zitzaien aurreko argazkia eta aldatzeko eskatu zuten. Antolatzaileak ez daude ados Anderebideren ikuspegiagaz, baina hala ere argazki berri bat aukeratu dute Bira iragartzeko. Irudian dagoen horixe da aukeratu duten argazkia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!