Benito Lertxundiren abestiak, abesbatzen eskutik

Anboto 2015ko eka. 30a, 10:24

Iurretako, Mallabiko eta Markina-Xemeingo haur eta gazte kantariek hainbat kontzertu eskaini dituzte Benito Lertxundiren abestiak oinarri hartuta. Zapatu iluntzean Iurretako elizan eskaini zuten kontzertua. Bideoa Enrique del Castillo iurretarrak grabatu du: Maiztegi eskolako abesbatzako kideek 'Nire herriko neskatxa maite' kantatu zuten unea da grabatutakoa. Zapatu honetan Urkiolako elizan eskainiko dute emanaldi berezia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!