Gurutze Frades iurretarrak kasta handiko triatleta dela erakutsi zuen beste behin Zarautzen zapatuan lehiatutako proban. Igeriketako tartetik lehenengo sailkatuarekiko bost minutuko atzerapenagaz irten zen arren, handik aurrera, hortzak estutu eta atzetik aurrerako bidea hasi zuen. Euria ez zen oztopo izan iurretarrarentzat. Bizikletako tartea osatu zuenean 2.40 minutura zuen Corachan liderra. Korrikako 20 kilometroetan erritmoari eutsi zion. Helmugarako zazpi kilometroren faltan orduan lider zihoan Loehr harrapatu eta atzean utzi zuen. Handik helmugara arteko bidea bakarrik egin zuen. Loehr sailkatu zen bigarren 23 segundora eta Corachanek osatu zuen podiuma. Gizonetan Gustavo Rodríguez izan zen irabazlea.
Orain asteburu bi Bilboko Triatloia irabazi zuen Gurutze Fradesek.