Urrijena, lehengo eta oraingo dantzarien plaza

Anboto 2014ko urr. 14a, 11:46

Domeka egun oso berezia izan zen iurretarrentzat. Urrijena jaian dotore-dotore, gizon eta andra, gazte eta nagusi, dantzarako batu ziren. Lehior Elorriagak ateratako argazkiotan igarri daiteke Iurretan sortu zen giroa. Dantza erakustaldiaz gainera, bazkaritarako batu ziren iurretarrak, eta gauera arte iraun zuen jaiak. Bazkaritan, 259 lagun elkartu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!