Iurretako dantzari guztien jaia izango da aurten Urrijena

Emakume dantzariek ere parte hartuko dute aurtengo Urrijenan. Iurretan inoiz dantza egin duten herritar guztiak gonbidatu dituzte jaian parte hartzera. Herriko emakume dantzarien artxiboa sortzen ere hasi dira, eta horretan laguntzeko deia egin diete iurretarrei.

 

Urriaren 12an ospatuko dute aurten dantzarien Urrijena jaia. Aurten 25 urte betetzen dira lehenego aldiz Urrijena ospatu zutenetik, eta ordutik, bost urterik behin, gizon dantzarien jaia izan da. Aurten hori aldatu egingo da, eta emakumeek ere parte hartuko dute jaian. Urrijena prestatzen talde berri bat dago, eta aldaketa "modu oso naturalean" egin dela azaldu dute: "Azken Sanmigeletan, neskek mutilek dantza egiten zuten saio guztietan parte hartzea erabaki zuten. Hori horrela, ikusi dugu momentu ona dela Urrijena benetako Iurretako dantzari denen jaia izateko".

Orain arte Urrijena antolatu izan dutenen lana gogoratu eta eskerrak eman dizkiete batzorde kide berriek, "euren denbora eta borondateaagatik".

Emakumeen parte hartzea aprobetxatuta, emakume dantzarien artxiboa egiten hasi dira. Arinago mutil dantzariekin egin zen bezala, Iurretan inoiz dantza egin edo ikasi duten emakumeen izenak batzen dabiltza. Asmoa inoiz dantzari izan diren guztiak gonbidatzea dela esan dute: "Dantzara, bazkaltzera edo ikustera, etorri daitezela, denak daude gonbidatuta". Horretarako, batez ere emakume nagusienak kontaktatzea zaila izan daitekeela ikusten dute. Urrijenako batzordeagaz kontaktuan ipintzeko telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat eman dituzte: 688 813 599 eta urrijena@gmail.com.

Neskei zuzendutako batzar bat ere egingo dute Aste Santu ostean, koordinazio lanak egin eta egunaren gainekoen berri emateko.

Urrijenako logotipoan ere aldaketak egin dituzte; lehenago mutil dantzari bat zen logotipoko protagonista. Orain, Iurretako bandera eta dantzarien betibizi loragaz osatutako irudia da. Eñaut Aiartzaguenak diseinatu du, eta hari eskerrak eman gura izan dizkiete.

Herri bazkaria

Urriaren 12ko jaiari buruz, oraindik egitaraua definitzen dabiltza, baina aurreratu dutenez, herri bazkari bat egiteko asmoa daukate: "Orain arte jatetxe baten bazkaltzen zen, eta bazkaria herri osora zabaltzea gura dugu aurten". Bazkariaz gainera, erromeria antolatzeko asmoa daukate.

 

Erlazionatuak

Urrijena, lehengo eta oraingo dantzarien plaza

Iurreta

Domeka egun oso berezia izan zen iurretarrentzat. Urrijena jaian dotore-dotore, gizon eta andra, gazte eta nagusi, dantzarako batu ziren. Lehior El...
Urrijenan egun osoko jaia egingo dute gaur

Iurreta

Herriko dantzarien eguna ospatuko dute, bihar, Iurretan. Jai parekidea izango da 2014ko Urrijena, lehenengoz: emakume dantzariek dagokien lekua har...
Urrijenako entsegua

Iurreta

Eguazteneko entseguan ateratako argazkiak (Anboto eta Iñaki Irazabal 'Kiña')
Plazan ibilitako denak, andre eta gizon, Urrijenan ‘jantzan’

Iurreta

Eguazten iluntzea Iurretako plazan. Txistu eta atabal doinuak  lagunduta, dantzan, jantzan dabiltza iurretarrak. Urrijenarako entsegua da. Urr...
Hasi dituzte Urrijena parekideko entseguak

Iurreta

Atzo iluntzean egin zuten neska eta mutilen lehenengo entsegua. Ehun bat dantzari elkartu ziren plazan gorulari dantza prestatzeko. Urriaren 12an o...
Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.