Igoera zuzena ezinezko eta promozioa zail Iurretakorentzat

Anboto 2014ko maiatzaren 19a

Iurretakoko jokalariak entrenamendu saio batean (Argazkia: Kepa Aginako)
Iurretakok berdindu egin du etxean. Atzetik zetozenek irabazi egin dutenez, orain promozio postutik kanpora dago.

 

Ohorezko Mailako azken aurreko jardunaldia oso txarra izan da Iurretakorentzat. Etxean berdindu egin du Apurtuarte taldearen aurka: 1-1. Santurtzi liderrak eta Iurretakoren atzetik zeuden Erandiok eta Somorrostrok, aldiz, irabazi egin dute. Ondorioz, azken jardunaldiaren faltan, Santurtzik igoera matematikoa lortu du. Iurretako promozio postutik atera du Erandiok, eta Somorrostrok ere aurreratu egin du Jon Gurutz Vazquezek gidatutako taldea.

Gauzak horrela, azken jardunaldian bere partidua irabazi egin behar du eta Erandio eta Somorrostroren partiduetako emaitzei begira egon. Iurretakok Gallarta bisitatuko du. Somorrostrok eta Erandiok Baskonia B eta Apurtuarte hartuko dituzte etxean, hurrenez hurren.

Elorriok, berriz, 2-2 berdindu du BasKonia B-ren zelaira egindako bisitan. Baskonia B arerio zuzena da mailari eusteko borrokan. Azken jardunaldian Loiu taldea hartuko dute etxean.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!