Eroriko eta guzti, Gurutze Fradesek seigarren amaitu du Adu Dhabin

Anboto 2014ko mar. 17a, 11:08

Gurutze Frades Abu Dhabiko lasterketan
Sailkapen orokorrean 40. eta emakumeetan seigarren amaitu du Gurutze Fradesek (MugarraTT) Abu Dhabiko triatloia. Eroriko batek lasterketa baldintzatu zion.

 

Ibilbidearen gogortasunari eta beroari ez ezik, minari ere aurre egin behar izan zion Gurutze Fradesek Abu Dhabiko triatloan. Hasieratik nabaritu zuen aurreikusitako denboretatik gora ibiliko zela, eta bizikleta 200 kilometroei bizi-bizi ekin zien. Bere aurretik zihoanari denbora jaten zebilela, bat-batean, erori egin zen. Zauri eta guzti aurre egin zuen. Bizkletako tartea amaitzean “birrinduta” sentitzen zela onartu du Fradesek, baina kosta ahala kosta lasterketa amaitu gura zuen eta korrikako 20 kilometroak ere osatu zituen. Azkenean 40. tokian helmugaratu zen eta emakumeetan seigarren: 08:40:19.

 

Gurutze Frades: Gorputza minberatuta, baina pozik triatloia amaitu ostean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!