Adiferi isuna jarriz hartutako ebazpena ofizioz berrikustea eskatu dute

Anboto 2013ko aza. 5a, 08:27
Adif enpresari 224.000 euroko isuna jarri zion udalak Adif enpresari, eta azken horrek prozedura baliogabe uztea eskatu zuen. Tramitera onartu zuen orduan eskaria udalbatzarrak, eta, orain, udalaren ebazpena ofizioz berrikusteko prozedura hastea onartu du Iurretak

Adif enpresari 224.000 euroko isuna jarri zion udalak Adif enpresari, eta azken horrek prozedura baliogabe uztea eskatu zuen. Tramitera onartu zuen orduan eskaria udalbatzarrak, eta, orain, udalaren ebazpena ofizioz berrikusteko prozedura hastea onartu du Iurretak.

 

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak daroazen enpresak aurkeztutako alegazioak atzera bota ditu udalbatzarrak, eta prozeduragaz jarraitzea onartu dute: Iurretako Udalak hartutako ebazpena Euskadiko Aholku Batzorde juridikoari helaraziko diote ebazpena zuzena izan zen ala ez esan dezan, eta deuseztasun-arrazoiren bat dagoen edo ez azaldu dezan.

 

Sustapen Ministerioaren menpeko den Adif enpresak ETBren egoitzaren azpiegituretan eroandako "jardueraren azterketari traba egiteagatik" jarri dio isuna Iurretako Udalak. Horrelakorik ez dutela egin arrazoitu du alegazioetan Adif-ek, baina, hori horrela izanda ere auzitegietan argituko dela dio, Iñaki Totorikaguena alkateak. Isuna jasotzen duen dekretua zuzena izan zen edo ez argitu gura dute orain.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!