224.000 euroko isuna jarri dio Adif enpresari udalak

Anboto 2013ko mai. 27a, 09:30

Espainiako trenbide sarea kudeatzen duen Adif enpresari 224.000 euroko isuna jarri dio Iurretako Udalak. Hala ere, prozedura hori baliogabe uzteko eskatu du Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak daroazen enpresak

Espainiako trenbide sarea kudeatzen duen Adif enpresari 224.000 euroko isuna jarri dio Iurretako Udalak. Hala ere, prozedura hori baliogabe uzteko eskatu du Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak daroazen enpresak.

 

Sustapen Ministerioaren menpeko den enpresak ETBren egoitza izandakoaren azpiegituretan daroan "jardueraren azterketari traba egiteagatik" jarri diote isuna. Azken osoko bilkuran eskaria tramitatzea onartu zuten.

 

Ahobatez hartu zuten erabakia, baina, "horrek ez du esan gura isuna kendu egingo dugunik", argitu du Iñaki Totorikaguena alkateak. ETBren egoitza zena erabiltzen du Adif enpresak, eta "jarduera hori aztertzeko ikerketa egiteari uko egin ziotenean jarri genion isuna", argitu du udal arduradun nagusiak.

 

Trenbidea bikoizteko lanak

Bestalde, trenbidea bikoizteko lanak daroazen aldi baterako enpresa elkarteak (ABEE) aurkeztutako deusezte errekurtsoa ere onartu du udalbatzak tramitera: udalak 45.000 euroko isuna jarri dio, bikoizte lanen barruan bide publikoa erabiltzeagatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!