Idatziz erantzungo du alkateak zabortegia dela-eta

Anboto 2012ko mar. 16a, 13:08

Lukupeko Troka eta Luku Txiki ibarbideak lurrez betetzeko jarduerarako eta obretarako lizentzia espedientetik baztertzea eskatuz Goiuriako Kofradiak tramitera aurkeztutako errekusatze-intzidenterako aurkeztutako proba gehienak ez ditu onartu udalbatzarrak. PSE-EE eta EAJekin esker Iñaki Totorikaguena alkateak idatziz erantzungo du, baita onartutako beste hiru lekukoek ere, eta auzi horri lotutako espedientean batutako probak baino ez dira onartuko. Baztertu egin dira Jose Martin Etxebarria alkate ohiaren kontrako auzibiodeagaz lotutakoak

 

 

 

 

Lukupeko Troka eta Luku Txiki ibarbideak lurrez betetzeko jarduerarako eta obretarako lizentzia espedientetik baztertzea eskatuz  Goiuriako Kofradiak tramitera aurkeztutako errekusatze-intzidenterako aurkeztutako proba gehienak ez ditu onartu udalbatzarrak. PSE-EE eta EAJekin esker Iñaki Totorikaguena alkateak idatziz erantzungo du, baita onartutako beste hiru lekukoek ere, eta auzi horri lotutako espedientean batutako probak baino ez dira onartuko. Baztertu egin dira Jose Martin Etxebarria alkate ohiaren kontrako auzibiodeagaz lotutakoak.

 

EAJren berbetan, "garbitasunez" eta "berme legal" guztiak eskainiz jokatu dute eta  Iñaki Totorikaguena alkatea errekusatzeko  "oinarririk" ez dagoela diote: “Interesen bat izatea, familiarteko zein adiskidantza edo etsaitasun harremana edo kontratuzko lotura dira errekusatze-intzidentzia onartzeko hiru arrazoiak eta bat bera ere ez ageri kasuhonetan”. PSE-EEk berriz,  "ez onartzea hoba den probak daudela" arrazoitu du: "horiei lotutako auzi penalak zelan amaituko duen ez dakigu. Eta udaltzainen testigantzak ez digu ezer argituko, txostenari eutsiko diote-eta".

 

2011ko ekainean eta uztailean lizentziarik barik ehunka kamioien edukia isuri zutela salatu dute Gouriako kofradiakoek, sarbide-pistaren “legez kanpoko” lanen eraginez 2009an lur-jausia konpontzeko lortutako baimena aprobetxatuta; 2006tik itxita zegoen zabortegia. Jarduera ez zutela eten salatu dute, ezta zehapen espedientea agindu ere: “Probak ukatu (Udaltzaingoaren argazkiak barne) eta jarduerarik ez zela zioen udal arkitektoaren txostena onartuz”. Inputatuta dagoen Jose Martin Etxebarria alkate ohiaren defentsa udalak sustatu eta ordaintzeko agindua eman duela ere badiote, eta Totorikaguena orduan “legez kanpoko egoeraren jakitun” zela: “alkatearen ordezko izan zen, eta Hirigintza Saileko arduradun legez kanpoko isuriak egin zirenean”.

 

Goiuriako kofradiakoek holako jarduerak “neurri bakar batekin ez neurtzea” ere salatu du. “Zigor espedienteak zabaldu dituzte beste kasu bitan eta enpresa honen kontra ez da neurririk hartu”. EAJk arrazoitu du 2008ra arte Eusko Jaurlaritzaren eskuduntza zela horrelako jardueren kontrola eta izan zitekeen zigorra ezartzea. Gero udalen esku geratu zen hori.

 

Bilduk kofradiagaz egin du bat

Errekusatze-intzidentearen baitan jasotako lau eskariak fiskaltzari helaraztea jo du egoki Bilduk. Eta Ingurumen Saileko teknikariak bertaratu daitezen kofradiak egindako eskaria onartzea ere bai, “iazko uda aurretiko egoera eta gaur egungoa berdina den egiaztatzeko. Probarik baztertzeko arrazorik ez dugu ikusten". 2011ko udan isurketarik egon zen edo ez argituko lukeela uste dute. Errekusatzailea ia froga-biderik gabe utzi gura izatea salatu du Bilduk: "Aurkeztutako hamar froga-bideetatik bi bakarrik onartu dituzte". Gaineratu du 2009an "baimenik gabe egindako lan batzuen eraginez lur jausia" gertatu zenean Iñaki Totorikaguena izan zela alkate; baita 2011ko udan ere. Aitatutako proba horiez gain alkateak ahoz erantzutea eskatu izan du kofradiak, ingurumen agiri kontutan hartzea eta udalak ibarbideen egoera bertara joanda aztertzea, besteak beste. Udaltzaingoaren lekukotza ere eskatu zuten.

 

Bilduk Jose Martin Etxebarriaren kontrako auzia errekusatze-intzidentziagaz "nahastu" gura izatea salatu du, eta, nabarmendu errekusazio-indentzia ez dela "zalantzetan" oinarritzen "datuetan baizik, momentuz azalpen handirik jaso ez duten datuetan".  Orain galdeketa tartea abiatuko da, eta, amaitzean diktamena eroango da udalbatzarrera.

 

Auzia artxibatzea eskatu du fiskaltzak

Ustez prebarikazio eta ingurumenaren kontrako delituengatik inputatuta dagoen Jose Martin Etxebarriaren kontrako auzia artxibatuko duela jakin eragin du Ministerio Fiskalak, Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko auzitegiak eskatuta.  "Nahikoa egiaztatuta ez dago arau-ahuste penala egon izana", arrazoitu dutenez. Prozeduran “ez da ageri” Ingurumenaren edota osasunaren kontra  “kalte larria” sortu izana, eta horrrek zehaztendu “ez legezkotasun administratiboaren izaera penala” . Argudio bera erabili dute ustezko prebarikazioa artxibatzeko eskaria egiteko.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!