Alkateak ukatu egin du errekusatze-intzidentea

Anboto 2012ko ots. 6a, 08:44
Iñaki Totorikaguena alkateak ukatu egin du Goiuriako Kofradiak tramitera aurkeztutako errekusatze-intzidentea. Orain, alde bakoitzak dagozkion probak aurkeztu beharko ditu bere arrazonamenduari eusteko

Iñaki Totorikaguena alkateak ukatu egin du Goiuriako Kofradiak tramitera aurkeztutako errekusatze-intzidentea. Orain, alde bakoitzak dagozkion probak aurkeztu beharko ditu bere arrazonamenduari eusteko.

 

Lukupeko Troka eta Luku Txiki ibarbideak  lurrez betetzeko jarduerarako eta obretarako lizentzia espedientetik baztertzea eskatu dute, \'partziala\' dela eritzita. 

 

Gaur goizean izandako plenoan gauzatu du alkateak errekusatze-intzidentearen ukatzea. Joan zen astean onartu zuen plenoak ahobatez eskaria tramitera onartzea. Jakinarazpena jaso eta baliodun  bost eguneko epea dute, orain, alde biek probak aurkezteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!