Lariz eta Ariznabarreta indartsu Kalamuan

Anboto 2012ko mar. 15a, 09:42

Bigarren eta hirugarren amaitu zuten

Bigarren eta hirugarren amaitu zuten.

 

Etxebarriko VI. Kalamua mendi lasterketan bigarren eta hirugarren geratu ziren Iñigo Lariz eta Oier Ariznabarreta. Lariz lasterketa irabazteko zorian ere izan zen, baina hiru segundo aurretik helmugaratu zen Ionut Zinca (31.09). Ariznabarretak 31.53ko denbora behar izan zuen lasterketako bost kilometroak osatzeko. Emakumeetan Edernen Sanchez nagusitu zen.

 

Iaz Ariznabarretak irabazi zuen eta orain arteko sei edizioetako denbora markarik onena ezarri zuen (30.50). Aurten minutu bat gehiago behar izan du durangarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!