
STEPetik pertsona bat sartu nahi dugu Espejoko (Araba) Egoitzako Eskola Programako koordinatzaile lanpostua betetzeko 2026/27 ikasturtean.
Lekua: Gaube (Espejo), Araba
Iraupena: 23 aste, 2026ko urritik 2027ko maiatzera
Lanaldia: 2 egun eta erdi astean
Programak ikasturtean atsedenaldiak aurreikusten ditu, Gabonak, Aste Santua eta programaren egutegian ezarritako beste aldi batzuk barne.
BALDINTZAK
Hezkuntza-esperientzia eta -bokazioa duen pertsona bat bilatzen dugu, honako baldintza hauek betetzen dituena:
Ingelesa: C1 maila
Euskara: C1 maila
Aisialdiko begirale edo zuzendari titulua
Ikasle-taldeak koordinatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
Hezkuntza-arloko esperientzia, aisialdiko jarduerak edo taldeen kudeaketa positiboki baloratuko da.
Hautatutako pertsona egoitza-programaren koordinazioaz eta jarraipenaz arduratuko da, ikasleekin lan eginez eta programaren hezkuntza- eta kudeaketa-taldearekin lankidetzan arituz.
Profila baduzu eta proiektu honetan parte hartzea interesatzen bazaizu, gustura ezagutuko zaitugu!
Bidali zure CV eta harremanetarako datuak step@steptravel.net helbidera.
The post EGOITZAKO ESKOLA PROGRAMARAKO KOORDINATZAILEA BILATZEN DUGU! appeared first on Iragarki Laburrak.

Taulak bulegoko lanetarako komunikazio arduradun lan-deialdia zabaldu du.
Bete beharreko funtzioak:
Arloaren kudeaketa eta koordinazioa
Sare sozialen kudeaketa
Webgunearen mantenua
Ikus entzunezko edukiak eta proiektuak sortzea
Taulako proiektu desberdinen diseinu eta difusioa
Barneko zein kanpoko komunikazio estrategia garatzea
Eskatzen da:
Bideogintzako eta argazkigintzako ezagutza
Diseinu grafiko eta webguneak kudeaktzeko ezagutza
Euskaraz aritzeko gaitasuna idatziz eta ahozkoan. (B2tik aurrera)
Lan taldean lan egiteko trebetasuna: malgutasuna, pro aktibitatea eta ardurak hartzeko gaitasuna.
Komunikazio arloan esperientzia izatea
Eskaintzen da:
Lanaldi partziala (%30)
Lanpostua Durangoko bulegoan garatuko da presentzialki.
Lantalde dinamiko batean parte hartzea.
Ekintza eta proiektu desberdinetan aritu eta ezagutzea.
Baloratuko da:
Proiektuak autonomiaz garatzeko gaitasuna.
Antolaketarako gaitasuna.
Harremanetarako gaitasuna.
Durangaldekoa izatea edo eskualdeko ezagutza izatea.
Gidabaimena izatea
Ikus entzunezkoen edo ekoizpeneko ikasketak egin izana edo egiten egotea
Aukeraketa prozesua
Egutegiaren eguneratzea (2026/09/17): Elkarrizketen eta laneratzearen datak egokitu ditugu harrera-prozesua eta harrerako prestakuntza modu lasaiagoan egiteko. Hautagaien aurreko bidalketek balio osoa izaten jarraitzen dute.
Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:
Kurrikulumen bidalketa, irailaren 21a arte (eguerdiko 12.00ak arte).
Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, irailaren 24ean (gehienez)
Elkarrizketak irailak 22 eta 24 bitartean.
Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, irailak 25ean
Lanean hasteko data urriak 1
Kurrikulumak kudeaketa@taula.eus helbidera bidali behar dira.
The post KOMUNIKAZIO ARDURADUNA appeared first on Iragarki Laburrak.
Etxeak garbitu, sukaldatu, eta haur txikiak zaintzeko laguntza behar duzu?
Txakurra paseatu, katua zaindu?
DURANGALDEAN
Laguntzeko prest naukazu. Astean ordu batzuk lan egingo nuke; 36 urteko pertsona arduratsua naiz, garbia eta sukaldari ona. Esperientziaduna. Ikasketak bukatzen ditudan bitartean lan bila nabil.
Hitz egin dezagun,
667025739
Garazi
The post Etxe garbiketa, sukaldaritza appeared first on Iragarki Laburrak.

Magisteritzan eta Musikaren Pedagogian graduatua, eskola partikularrak zein musika klaseak eskaintzen ditut.
Eskola partikularrak eta errefortzua: DBH 2.maila arte.
Musika, musika eta mugimendua, kantua, musika kultura...: adin guztiak, maila guztietan.
Iurreta-Durango-Abadiño
Hitz egin dezagun!
Garazi
667025739
The post Klase partikularrak appeared first on Iragarki Laburrak.
Euskerazko testu edota idazlan laburrak zuzenduko nituzke. Edozein zalantzatarako, galdetu lasai.
The post Testuak/idazlanak zuzendu (euskarazkoak) appeared first on Iragarki Laburrak.
Egitekoak:
– Adineko pertsonaren arreta eta zaintza.
– Garbiketa pertsonala, janzteko laguntza, etab.
– Etxeko lanak: etxebizitzaren garbiketa, janaria prestatu, etab.
Ezinbesteko baldintzak:
– NAN (NIF) / AIZ ( NIE) eta lan baimena indarrean.
– Adineko pertsonen zaintzan aditua.
Eskaintzen da:
– 2026ko urtarrilean lanean hastea.
Harremanetarako idatzi:
jame027@gmail.com
TM. 605 760748
The post Etxeko langilea bilatzen da barne erregimenean adineko pertsona zaintzeko – OTXANDIO (Bizkaian) appeared first on Iragarki Laburrak.
adineko pertsona bati edo mendekotasun-egoeran dagoen pertsona bati prest nago.
Experientzia eta errferentziak. Ordukaz edo beste aukerentan
Elorrion edo durangaldean
The post Adikoen bakarderari aurre egitea laguntza prest nago appeared first on Iragarki Laburrak.

Neska euskalduna administrazio ikasketekin eta 10 urte baino gehiagoko esperientzia duena, lehen eta bigarren hezkuntzan bakarka edo talde txikietan klaseak ematen ditut.
The post Klase partikularrak appeared first on Iragarki Laburrak.

*"UMOREAK ETA TUMOREAK"*
*Eneritz Artetxe, Beatriz Egizabal eta Paki Caballeroren* eskutik 2.modulua martxan da!!
klown eta bufoiakaz jolasteko prest??👹
*Apirilaren 4tik6ra Garaion Sorgingunean, ZATOZ!!*
Prezioa (alojamentua eta janari gozoa barne): 260€
Norbaitek ordaintzeko zailtasunak izatekotan, lasai asko gurekin harremanetan jarri elkarren artean beste bide posible bat topateko.🤗
*Izen-ematea edo informazio jasoteko: eskolaeszenikofeminista@gmail.com (688684638)*
🔥🔥OHOLTZA TRANSFEMINISTA IZANGO DA EDO EZ DA IZANGO🔥🔥🔥
The post FORMAKUNTZA TA BIZIKIDETZA appeared first on Iragarki Laburrak.
Goizez, Lanbide Heziketako Ikastetxe Publiko bateko irakaslea naiz, eta arratsaldez eskola partikularrak eskaintzen ditut. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua naiz, eta Ondarearen Kudeaketan eta Banku Pribatuan masterra dut.
DBHko eta Batxilergoko ikasleekin esperientzia dut beste ikastetxe pribatu eta ikastoletan. Honako irakasgai irakasten: Ekonomia, Matematika, Historia, Zuzenbidea eta Sozialak.
Nire zeregina, ikasleei etxeko lanak egiten laguntzea, ikasgaiak indartzea eta eskolako plangintzan oinarritutako zereginak lehenestea eta antolatzea da.
Batez ere, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta nago. Irakasgaiak ematen diren hizkuntzan emango dira, euskaraz edo gaztelaniaz.
Klaseetan nahitaezkoak dira galderak egitea eta zalantzak izatea; horretarako, giro erosoa eta motibagarria bilatzen dut.
Nire helburua, ikasleek lanean ikastea eta modu autonomoan ikasteko trebetasunak garatzea dira.
The post Klase partikularrak appeared first on Iragarki Laburrak.