Momentu hunkigarri eta polita bizi izan da gaur Garaiko plazan. Asto Trail lasterketako sari banaketan probaren antolatzaileek Gontzal Sarrigoitia herritarra omendu dute urteetan egindako lanagatik. "Herrian antolatu diren proba guztietan lanean ibili da, berarengatik ez balitz ez guzti hau ez litzateke posible izango", azaldu dute antolatzaileek. Sarrigoitia pertsona maitatua da herrian eta horren erakusle izan da herritarrek eskaini dioten txalo zaparrada.