Jauregi, Oiarzabal, Bernedo eta Lertxundi nagusi Asto Trail lasterketan

M.Z. 2026ko uztailaren 18a

Giro paregabeagaz eta inoizko parte hartzerik handienagaz seigarren Asto Trail lasterketa jokatu da gaur.

500 korrikalarik hartu dute irteera gaur goizean seigarren Asto Trail lasterketan. Hiru proba izan dira, luzea, laburra eta mendi martxa. Proba luzean Ander Jauregi durangarrak probako errekor berria ezarri du 2:02:52ko denboragaz. Bigarren postuan Amets Aranbarri helmugaratu da eta hirugarrenean Josu Urrutia. Emakumezkoetan, Lola Oiarzabal gasteiztarrak beste garaipen bat eskuratu du eskualdean. Bigarren postua Nora Narbaiza zaldibartarrak lortu du eta hirugarrena Nerea Amilibiak.

Lasterketa laburrean, beste behin, Victor Bernedo elorriarrak une honetan aurkaririk ez duela erakutsi du. Elorrioko korrikalaria garaipenetik garaipenera dabil eta gaurkoan ere jaun eta jabe izan da. Bernedo hasieratik jarri da lasterketa buruan eta helmugan 1:09:42ko denbora egin du. Bigarren postulan Ibai Cebrian durangarra sailkatu da eta hirugarrenean Aitor Gonzalez ermuarra.

Emakumezkoetan Irune Lertxundi izan da bizkorrena, bigarren Zutoia Odriozola helmugaratu da eta hirugarren Oihane Alonso. 

Kopako liderrak
Durangaldeko Kopako liderrei dagokionez, honela dago kopako sailkapena: 

SUGAR KOPAN LIDERRAK: Zutoia Odriozola eta Victor Bernedo

MARI KOPAN LIDERRAK: Nora Narbaiza eta Josu Urrutia

Kopako argazkiak
Beste urte batez, ANBOTO Durangaldeko Kopako babesle da eta asteburuan zehar argazkiak www.anboto.org-en egongo dira ikusgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!