Komunitate energetikoa sortzeko lehenengo bilera astelehenean, Garain

E.H. 2026ko ekainaren 26a

19:00etan izango da, udaletxean. 

Komunitate energetikoa sortzeko prozesuaren harira, Garaiko Udalak bilera bat antolatu du. Ibilbide horretako lehenengoa. Ekainaren 29an egingo dute, astelehenean, 19:00etan, udaletxean. Bertan, egitasmoaren nondik norakoak azalduko dituzte, faseak aurreikusi, eta herritarren iritziak entzun eta galderak erantzungo dituzte. 

Garaiko Udalak komunitate energetikoa sortzeko proiektua aurkeztu zion Bizkaiko Foru Aldundiari, eta hark 15.125 euroko dirulaguntza eskaini dio prozesua finantzatzen laguntzeko. Prestakuntza saioak eta azterlanak egingo dituzte, besteak beste. Udalak gogorarazi duenez, proiektuak "energiaren kontsumoa aurrezteko, energia berriztagarrien erabilera sustatzeko, udalaren eta herritarren arteko lankidetza indartzeko eta ingurumena zaintzeko" balioko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!