Trumoitte kultur elkarteak sendabelarren ikastaroa antolatu du Garaiko Udalaren babesagaz. Ekainaren 27an egingo dute tailerra, Otea Loran elkartean, 09:30etatik 13:30era. Inguruko landareak ezagutzera irtengo dute, eta horiei askotariko erabilerak zelan eman ikasiko. Besteak beste, sendabelarrekin saldak, jarabeak zein freskagarriak zelan prestatu ikasiko dute. Jardunaldia Mentxu Amunategi adituak gidatuko du. Jardunaldian parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute aurretiaz. Antolatzaileek inprimaki bat prestatu dute horretarako. Era berean, izen emale bakoitzak 15 euro ordaindu beharko du.