Sendabelarren propietate osagileak ezagutzeko ibilbidea egin dute gaur Garain. Mentxu Amunategi adituak gidatuta, hainbat belarren onurak ezagutu dituzte dozena bat lagunek. Ikastaroak hurrengo domekan izango du segida, ukenduak egiteko tailerragaz. Ikastaroa Garaiko Udalak eta Gerediaga elkarteak antolatu dute, Europako Ondarearen Jardunaldien baitan.