Santa Ageda koplak abesteko entseguak Garain

E.H. 2026ko urtarrilaren 21a

Nagusien elkarteak entseguak hasiko ditu otsailaren 4an kalera irten eta Santa Ageda eguneko koplak kantatzeko.

Garain iaz berreskuratu zuten Santa Ageda koplak kantatzera irteteko ohitura, 45 urteko etenaldia eta gero. Eta aurten ere, Nagusien Elkarteak berreskuratze horri eutsiko dio. Elkarteak iragarri dutenez, otsailaren 4an herriko plazara irtengo dira koplak abestera. 20:00etarako egin dute hitzordua, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira.

Egun seinalatu hori ailegatu bitartean, entseguak egingo dituzte. Urtarrilaren 22an eta 29an egingo dituzte, kultur etxean, 19:30etik 20:30era. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!