Garaiko umeek domeka honetan inauguratuko dute euren ortua, goizeko 11:00etan. Plazan batuko dira lehenik, eta denak batera joango dira ortura. Zereginen artean honako hau izango dute: duela aste batzuk potoetan ereindako kalabaza eta krispetatarako arto haziak ortuan sartzeara. Halaber, txorimaloa eta intsekuen hotela ere ipiniko dituzte.
Trumoitteko kideek zehaztu dutenez, ortua Oar aldean egongo da, elkarri atxikitako etxeen atzealdean. Etorkizunean, ortua zaintzeko irizpideak ezarriko dituzte, belar txarrak kentzeko eta ingurua egoki mantentzekoak.