Garaiko Triatloi Taldeak hitzordu potoloa antolatu du uztailaren 19rako, eta data hori oraindik urruti dagoen arren, kirol elkarteko kideak buru-belarri hasi dira lanean. Hiru kirol ekintzagaz prestatu dute aurtengo menua: batetik, mendi martxa bat egingo dute, eta bestetik (16 kilometrokoa) eta lasterketa proba. Azken honetan ibilbide bi egongo dira aukeran: laburra, 16 kilometrokoa eta 700 metroko desnibela izango duena, eta luzea, 26 kilometrokoa eta 1.400 metroko desnibela izango duena.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, lasterketetako ibilbideek honako ezaugarri hauek izango dituzte: "Ibilbide biek bidezidor ugari dute, korrika egiteko aproposak dira. Alabaina, ibilbide laburra aproposagoa da korrika egiteko, Ibilbide luzea, aldiz, apurtxo bat teknikoagoa da, Oizko mendilerroa zehartzen baitu, Iturrizuritik Astoganara", azaldu dute.
Arestian esan bezala, izen emateak kronoak.com atarian egin behar dira. Mendi martxan izena emateak 12 euro balio du. Lasterketa laburrak, 18; laburrak, 24. Probetan izena ematen dutenek kamiseta bana jasoko dute.
Garaiko Asto Trail proba eskualdean sortu berri duten Durangaldeko Koparen zati izango da.