Ondoren, ezpatadantzariek azken entsegua egingo dute. Ondoren, Lumagorriren oilasko pintxoak banatuko dituzte, eta Basajaun taldearen erromeriagaz amaituko dute eguna. Santixau Egunean, uztailak 25, tradizioari eutsiz, kalejira egingo dute txistulariekin, dantzariekin eta agintariekin. Meza egingo dute Elizabarrin, 11:00etan, eta Santiagoren irudiaren ohiko prozesioa egingo dute parrokiaraino. Agintariena eta Gernikako Arbola dantzatu eta gero, ezpatadantzarien saioa izango da. Arratsaldean erregelak dantzatuko dituzte, ohiko duten legez.
Eguaztenean, Santa Ana Egunean, kontrako bidea egingo dute.
Musika eskaintzari dagokionez, Joselu Anaiak eta Luhartz taldeen erromeriek ipiniko dute dantzan Garaiko plaza. Uztailaren 28an, Gazte Egunean, Otxandioko Gozzue eta Orioko Etxepe taldeek kontzertuak emango dituzte.
Ekitaldi herrikoiak
Ez da ohiko ekitaldi herrikoirik faltako Garaiko jaietan. Esaterako, uztailaren 26an tortilla txapelketa, uztailaren 27an umeen jolasak eta briska txapelketa, eta uztailaren 30ean mus txapelketa.