[EGITARAUA] Etxepe, Gozzue, bertsolariak, Luhartz eta umeen jolas parkea Garaiko jaietan

Anboto 2023ko uztailaren 13a

Uztailaren 22tik 31ra arte Santixau, Santa Ana eta San Inazio jaiak ospatuko dituzte Garain. Udalak eta jaiak antolatzeko herri batzarrak egitaraua kaleratu dute.

Uztailak 22 (zapatua)

  • 09:00 III. Asto trail mendi-lasterketa eta VI. mendi-martxa.

Uztailak 23 (domeka)

  • 14:00 Jubilatuen bazkaria.

Uztailak 24 (astelehena)

  • 19:00 Donien Atxa jasotzea. Ezpata-dantzarien azken entsegua eta Lumagorriren oilasko-pintxoak dastatzeko aukera. 
  • 21:30 Erromeria Basajaun taldearen eskutik.

Uztailak 25, Santixau eguna (martitzena)

  • 10:30 Kalejira txistulari, dantzari eta agintariekin.
  • 11:00 Meza nagusia Elizabarrin. Santiagoren irudiaren ohiko prozesioa parrokiaraino, Agintariena eta Gernikako arbola dantzatuta. Ondoren, ezpata-dantzarien saioa.
  • 18:30 Erregelen erakustaldia eta trikitilariak.

Uztailak 26, Santa Ana eguna (eguaztena)

  • 10:30 Kalejira txistulari, dantzari eta agintariekin.
  • 11:00 Meza nagusia Elizabarrin. Santiagoren irudiaren ohiko prozesioa parrokiaraino, Agintariena eta Gernikako arbola dantzatuta. Ondoren, ezpata-dantzarien saio plazan. Gizonezkoen eta emakumeen erregelak.
  • 18:00 Tortilla txapelketa. Partaideek honako hauek eraman beharko dituzte: sua, arrautzak, olioa, patatak, tipula eta gatza. (Sariak: 1. Amantala eta 80 euro / 2. 60 euro / 3. 40 euro).
  • 21:30 Erromeria Iratzar taldearen eskutik.

Uztailak 27, Umeen eguna (eguena)

  • 11:30-13:30 / 15:30-18:30 Umeentzako jolas parkea frontoian.
  • 17:30 Briska txapelketa. (Izen ematea: 5 euro bikoteko). Sariak: 1. txapela eta 60 euro / 2. 40 euro /3. 30 euro / 4. 20 euro.
  • 19:00 Txistuman Elizabarrin.

Uztailak 28, Gazteen eguna (barikua)

  • 13:30 Gazteen poteo musikatua. Bazkaria eta ginkana.
  • 19:00 Debrass Band elektrotxaranga.
  • 23:00 Gozzue eta Etxepe taldeen kontzertuak.

Uztailak 29 (zapatua)

  • 14:30 Herri bazkaria plazan.
  • 22:00 Bertsolariak Elizabarrin: Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Irune Basagoiti eta Iruri Altzerreka. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
  • 23:30 Erromeria Joselu Anaiak taldearekin.

Uztailak 30 (domeka)

  • 11:30 Mus txapelketa (izen ematea: 5 euro). Sariak: 1. txapela eta 60 euro / 2. 40 euro /3. 30 euro / 4. 20 euro.
  • 17:00 Pilota partidak
  • 22:30 Erromeria Luhartz taldearen eskutik.

Uztailak 31, San Inazio eguna (astelehena)

  • 11:00 Meza nagusia. Dantza saioa eta Igel-jokoaren tokiko txapelketa. (Izen ematea: 2 euro). Sariak: 1. 50 euro / 2. 30 euro / 3. 20 euro.
  • 18:00 Asto proben erakustaldia: Landaluze (Peruri), Irazola (Mallabia), Imanol Erleaga (Mendata eta Anarketa (Garai).
  • 21:30 Herri afaria (nork berea eraman beharko du).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!