#0km

[BIDEOA] Giro bikaina Garaiko baserriko produktuen azokan

Anboto 2021ko abe. 19a, 13:27

Guztira, hamar bat postu jarri dituzte.

Garai kontserbak eta Garai Garagardoak dira bertan parte hartu duten ekoizleetariko batzuk. Mallabitik hiru ekoizle bertaratu dira, gazta, gozoak eta baserriko ogia egiten dituztenak. Zornotzako txakolina, sagardoa eta eztia ere jarri dituzte salgai, eta baita Iurretako baserriko ogia, Mañariko alga jangarriak eta Mungiako ahatekia ere, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!