#0km

Garaiko Udalak 700 bonu kaleratu ditu herriko ostalaritza sustatzeko

Ekaitz Herrera 2021ko eka. 1a, 09:54

Bonu horietako 500 herriko tabernetan eta jatetxeetan erabili ahalko dira. Gainontzeko 200ak, landetxeetan. Garaiko Udalak 11.500 euro bideratu ditu egitasmora.

Garaiko Udalak Garai Biziarazi egitasmoa ipini du martxan. 700 bonu kaleratu ditu herriko establezimenduetako kontsumoa sustatzeko. Horretarako bi bonu mota kaleratu ditu. Batetik, tabernetan eta jatetxeetan erabili beharrekoak. 25 euroko bonuagaz, herritarrak 40 eurora arteko gastua egin ahalko du tabernetan. Beste bonuak landetxeetan erabiltzekoak dira. 40 euroko bonuagaz 60 eurora arteko zerbitzua estali ahalko da.

Udalak adierazi du eskatzaile bakoitzak mota bakoitzeko bina bonu eskuratu ahalko dituela gehienez. Bonuak udaletxean eta kanpainara atxikitako negozioetan daude eskuragarri. Udalak "32.000 euro" mobilizatu gura ditu Garaiko ostalaritza eta bi landetxeak bultzatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!