#0km

Gazta, txerrikiak, ortuariak eta ahatekiak, Garaiko Gabonetako azokan

Ekaitz Herrera 2020ko abe. 14a, 12:37

Abenduaren 20an Gabonetako II. Azoka egingo dute Garain. 10 postu egongo dira eta bisitariek zirkuitu bat jarraitu behar izango dute osasun neurriak bermatzeko. Azokan, emakume baserritarren lana goraipatzeko irudiak eta esaldiak egongo dira ikusgai.

Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak Gabonetako II. Azoka egingo dute domekan, Garaiko plazan. Feria 11:00etatik aurrera egongo da zabalik eta 10 bat postu egongo dira bertan. Udal iturriek azaldu dutenez, gazta, txakolina, sagardoa, ortuariak, irina, garagardoa, ogia, txerrikiak, ahatekiak, kontserbak eta bestelako produktuak eskuratzeko aukera egongo da. Garaiko Udalak "baserritarrei eta elikagaien ekoizleei euren produktuak plazaratzeko eta saltzeko aukera" eskaini gura die, "bai eta Garaiko biztanleei eta, orokorrean, Durangaldekoei, urteko sasoi berezi honetan, kalitatezko elikagaiak eskuratzeko aukera ere". Tokiko produktuen salerosketa indartu gura du udalak, azokagaz.

Bertaratzen diren herritarrek zirkuitu bat jarraitu beharko dute "nahitaez". Hurreratzen diren pertsonek maskara erabii beharko dute eta zirukuituaren toki desberdinetan eskuak garbitzeko gela egongo da eskuragarri.

Emakume baserritarren lana

Garaiko Udalak antolatzen duen Gabonetako II. Azoka da honakoa. Aurtengo azokan, emakume baserritarren lana ikusarazteko ahalegina egin gura du. Azokaren eremuan panelak ipiniko dituzte emakume baserritarren irudiekin eta hainbat esaldirekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!