Dagoeneko agortu dira Garaiko tabernetan erabili ahal izateko deskontu-bonuak

Ekaitz Herrera 2020ko uzt. 16a, 10:02

Garaiko jatetxeetan eta tabernetan baliatzeko deskontu-bonuak ordu gutxiren buruan agortu dira. Orain, Garaiko landetxea bultzatzeko bonuak hauspotu gura ditu udalak.

Herriko ostalaritzari bultzada bat emateko deskontu-bonuak kaleratu zituen udalak duela egun gutxi, eta eguen goizerako agortu zeuden denak. Herritarrek ederto erantzun diote egitasmoari. 25 euroko txartela erosita, Garaiko tabernetan 45 euroko kontsumoa egin ahalko dute. Udalaren arabera, 6.750 euro mobilizatu dira dagoeneko eta gehiago mobilizatuko dira aurrerantzean. Izan ere, orain, Garaiko landetxea bultzatzeko deskontu-bonuetan ipiniko du arreta.  35 euro ordainduta, 65 euroko kontsumoa egin ahalko da. Udalak hartu dituen beste neurri batzuk ostalaritza tasak arintzea eta ostalariei 500 euroko zuzeneko laguntza bideratzea izan da. Programa honen bidez 4.550 euro mugitu gura ditu udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!