Momoitioko San Juan baselizaren eremua zarratu du Garaiko Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 7a, 10:00

Egunotan jende eta ibilgailu ugari dabilela-eta, eremua zarratzea erabaki du udalak. Herriko parkeetan eta bide publikoetan dauden iturriak ere zigilatuko dituzte.

Garaiko Udalak herritarrei eskatu die osasun-gomendioei kasu egiteko eta gizarte-aldentzeari zein pertsonen mugikortasunari ezarritako mugak betetzeko. "Aurrekaririk gabeko osasun-krisi baten aurrean gaude eta, horregatik, krisia gaindituko badugu, pertsona guztien lankidetza, erantzukizuna eta inplikazioa behar-beharrezkoa da", nabarmendu du udalak. "COVID-19 birusaren hedapena denon artean gerarazi behar dugu, espazio publikoek hor jarraituko dutelako, baina pertsonak dira pandemia honen eraginez gehien sufritzen ari direnak", gogorarazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!